|
Omiasainduko bakantzetan familian mementu goxo bat pastau nahi duzue? Zatozte Lurramarat!
Aurten bisitariak 8000 m2 ko eremuan errezibitzen ditu Lurramak.
Etxaldeko abereak, lekuko arrazak eta baserriko lanak ezagutzeko parada izanen da : behien deizte eta esne freskoaren jastatzea, ardieri ilea moztea, gasna egitea, sagarrak tinkatu eta sagar jusa jastatzea...
Bestalde, goiz guziz goizeko hamarretan haurrendako tailer pedagogikoak antolatuak dira, Hendaiako Centre Permanent d’Initiative à l’Environnement, Caisse Primaire d’Assurance Maladie, Les Petits Débrouillards, Surfrider Foundation eta Laminak elkarteetako animatzaile berezituekin. Lurrama biziki parada ona da haurrek errexki eta kitorik kalitatezko animazionetan parte hartzeko.
Jostatzeko animazioneak ere badira, hara nola asto eta poney gainean ibilaldiak, herri jokoak, zirko eta Capoeira animazioneak, puzgarriak...
Egun guzian ukanen dute zer egin haurrek!
Bisitariak etxeko mozkinen merkatuan erosketak egiten ahalko ditu lurra errespetatuz egin kalitate handiko mozkinak ekoizten dituzten laborariekin mintzatzeko parada ukanez. Sormarka edo beste kalitatezko mozkinen inguruan diren laborari taldeak ere hor izanen dira, informazione eta xehetasunak emaiteko prest, heien ofizio edo egiteko maneraz, laborantza herrikoia konkretuki zer den erakusteko gisan.
Lurraman kalitatezko mozkinak jateko parada ere bada : ostiral eta larunbat eguerditan, lekuko mozkinekin egin bazkariak 12 €tan izanen dira eta egunean zehar taloak eta idiki broxetak edatekoarekin ere izanen dira.
Programma osoa HEMEN edo Programa atalean |