Ongi etorri LURRAMA-ren webgunean


LURRAMA 2009, Urriaren 30,31, eta Azaroaren 1an.


Zure laguntza behar dugu!


- Euskal Herriko Laborantza Ganbara -


LURRAMA 2009, Urriaren 30,31, eta Azaroaren 1an.


Warning: is_file() [function.is-file]: Stat failed for /homez.307/lurrama/www/cache/refTableSQL/dda84aa966ce5b563c34316d9bbd4a3c (errno=116 - Stale NFS file handle) in /homez.307/lurrama/www/libraries/joomla/filesystem/file.php on line 367

Aurtengo babeslea : Marc Dufumier
AGROPARISTECHeko « Agriculture comparée et développement agricole » UFReko zuzendaria.

René DUMONT ospetsuaren ikaslea izana da eta ondotik INA-PG eskolan honen erakasle postua harturik, « ingurameneko Grenelletan » Nicolas Hulot fundazionearen izenean egona da.

Marc Dufumier hirugarren munduaren eta laborari ttipien defendatzale sutsua da, produktibismoak eta lurraren pozoinatzeen ondorioekin biziki arranguratua den mintzalari famatua ere.

Berak defenditzen duen modeloa laborantza berriz laborantza herrikoi baterat bideratzea da, berak dioenez sobera urrun joana bai da espezializatze eta suntsitzearen bidean. Laborantza industriala eta kimikazalearen  gehigikeriak azkarki salatzen ditu.

Gehiago irakurri...
 

Sorlekurat heldu da berriz LURRAMA!

Lurrama berriz etortzen da bere lekurat, GLAIN gunerat.
Lehen aldikotz, Lurrama Glain guneko Elkarteen etxean sortu zen, 2006 urtean. Leku biziki goxo bat erakusketarientzat, baita bisitarientzat.
Baina, 2006an leku eskasa gatik, 2009ko edizio berriarentzat, Lurrama Glain-ko gune osoan jarriko da : 8000m² denen plazerrarentzat.

Gune hori, jende guzietaz preziatua da, Errobiaren ondoan, hiriko zentrotik hurbil, posibilitatea emaiten du autoa kitorik uztea edo bestela Tour de Sault eta Paulmy jarlekuetan uztea, 1€ pagatuz eguna.

 


Galdezketa

Zoin da zuen ohar nagusia 2009-ko LURRAMAri buruz?